top of page
Erretratua_2000px.jpg

hhh (2024) disko luzean pop doinuekin, melodiekin, sintetizadoreekin eta dantza erritmoetaranzko joerarekin, azken urteetan landutakoaren emaitza eskaintzen digu Eneritz Furyak musikari irundarrak. Esperimentaziotik, sustraietatik, zaratatik eta egungo gaietatik hurbil dagoen sinergiarekin.

 

Bere alde artistiko esperimentalena ere garatzen jardun da musikari nahiz soinu artista gisa Eneritz Furyak azken urteotan: ‘Bi arnas’ dokumentalaren soinu banda ekoizteaz gain, 2022an Nazioarteko Trikitixa Jaialdian aritu zen berariaz festibalerako sortutako noise proposamen batekin. 2023tik Paisaiak izeneko proiektuan murgilduta dabil: atzerrian egindako haibat artista-egonalditan sortutako pieza audiobisualen bilduma osatzen aritu da, lekuan lekuko gai, iruditeria eta soinuei lotuta.

  • Badok_xuri
  • Blanco Icono de Spotify
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanco Icono Bandcamp

NEWSLETTER

Subscribed!

© 2024 Eneritz Furyak // FR & EN lyric translations by: Ainhoa Moron & Eneko Urizar
bottom of page