top of page

ZaldizuriaMaskara
01-Zaldizuria
02-Maskara
ZALDI ZURIA / MASKARA (2019)
01 - Zaldi zuria
Zaldi zuria
argi ilun honen azpian
ikusezin bihurtu naiz
zuretzat.
Hezur, mami, azal
arimak huts egin zidan eta
itzali egin nuen noizbait
zigortzat.
Damurik ez dut
esan dudan aldi bakoitzeko
gezur berri bat landatzen dut
zoruan.
02 - Maskara
Zure besoetan gora doaz
bulkada denak
hondar alez estali duzun
gela honetako zoru gainean,
lili bat haziko balitz
zu zeu lehena
belusezko hostoak erantziz.
Atzamarrez orbaindu dira
zure izunak
desagertzear giza kontzientzia
itogarri hau,
animalia zara finean:
gorputza eta gosea.
Eta orain maskara gabe
egiaz geure buruen jabe ala
ezeren jabe ez
desira hobira eraman zutenei
omen egin genien.
bottom of page