01- Hiltzen uztera
Ziztu bizian doaz eta
Iruditik atera dira
Axolagabe, zentzatu gabe
Ez dituzu nahi, baina hala ere
Kontrolagaitza duzu pareta
-ren kontra jaurtitako itzalen
sena ahul eta basatia
piztia zauritu tematia
Noiz aitortuko duzu bukatu dela
Eria dela, hiltzen uztera
Dei egiten dizula eta
Arren erreguz hiltzen uztera
02- Luzaz
Luzaz, ez, luze
Arto eta erdi
Makil, lasto
Eztul, idi
Hezurtsuari
Janaririk ez
Urik ez
Amodiorik ez
Zirri lizunik ez
Badaezpada ez
Eman ziorik ez
Pentsatzeko ez
Deus nahi duzunik ez
Xahuturik esku ahurrak
Asti gutxi uzten digute bizitzeko baina
Urtaroen lagun duzu
Ezegonkor eta kartsu
Plan zehatzik gabea
Errutina noblea
Izurri gose egarri zen
Ximeltzeraino aspertu zenuen ordea
Eta hain zen hunkitzen aisea
Isil apal eta otzan
Izan zedin erregutu ostean dator galdera:
Ni izateari uztea? Zer?
03- Azkenagina (ft. Fer Apoa)
Zerua beltz
sabaia ilun
Itzalen itzal
Oinazetan erantzia negua soinetik
Min egiten zuen baina ez da izan alferrik
Azalberritu arte zenbat egun zenbat gau
Ezkata, oskol, larrua
Sabela zarakartua
Oroimena haragi bizi
Ahaztuko genuelakoan
Min egiten zuen baina ez da izan alferrik
Erauzia azkenagina
Epaitegia erraustua
Beira xahutuaz eraikia
Kantuz zirkuluan korua
Errepika kakofonia
Teknologia sorgindua
Talka egiten du garezurrean
Eta hamaika bider entzuten da
Talka egiten du garezurrean
Eta hamaika puskatan zatitu da
Hamaika aldiz
erori naiz
behin eta berriz
altxatu naiz
Itzal batek
nire itzala
gurutzatzen du
Itzal bat
izan naiz
baina orain
izarra
izango naiz
izango naiz
Itzal bat
izan naiz
04- Zelatari
Zelatari
hodeiertzari
begira adi
Oroitzeko geroa
Hego haizearen ahoan
Sartu haiz
Eta han, lasai
Oroitzeko geroa
Hego haizearen ahoan
Sartu haiz
Eta han, iraun
05- Argia
Lurrunez beirate
Argia zerizun
Bihotzetik aise
Kantua bete arte
Mamu otzanek
Gutaz ez dakite
Ez baikara ageri
Haien begiei
Muga duzu duda
Azkengabe pisua
Utz guztia jausten
Gurera itzul gaitezen
Libertatez hordi
Kasik animalia
Min duzu bizia
Horra zer garestia
06- Hobietan muxu
Hobietan musu
Sukalde hotzetan
Ulurik ez adi
Haize ez baita azeri
Hazi idorrak bilduta
Publizitate orrietan
Zerbait iragartzen zuten
Kolore ia higatuetan
Gauez hezigaitz
Dirudigun guztion
Ausentzia gordea
Diskurtso plastikoa
Arau arrakaletan
Ausardia herabea
Ertz leun, nerabea
Zoramen logikoa
Egutegia eta hamabi zeregin
Larrua versus porlana
Objektuentzako Internet
Memoria, elikadura
Prisma estetikotik
ihes egin ezin
nahi bazenu ere
Fm-ko hutsuneak
entzun nahi nituzke
Seinale pirata bat
Zerbait Do it yourself
Eslogana baizik ez
prêt-à-porter
Atzo baino lehen
Zahartu ginen seinale
Egutegia eta hamabi zeregin
Larrua, pornografia
Objektuentzako Internet
Memoria, elikadura
Prisma estetikotik
ihes egin ezin
nahi bazenu ere
Zure frekuentzien
ilbeteak entzun nahi nituzke
seinale parasito
politikoki oker
ereduaren zein ertz
erreko zenukeen
zure ezpainen artetik
etsairik igaro den
07- Begiztan (ft. HATXE)
Eguzki erre
Buruko min
Deus ikustekorik ez bada
Itzali begirada
Falta sentitu aitzin
Harekin banarama
Ez naiz kexu, ez dut zama
rik soinean
gorputzean izurik
dolurik, biharamunik
denboraren zantzurik
eta goizean
hotza izotzezko zen
baina hezerik ezean
Kolore barraka
begi biraka
piano karraka
tripa maraka
Papelak tiraka
ahotsak narraka
lehoiak goraka (bis)
Gu galde
Gu begiraka
Gu galde
Gu begiraka
Gu galde
Gu begiraka
Bizirik behar gintuzten ordea
Irauteko izateari uztea
Politika sadikoen babesleak
Argi urdinez babestuta sentitzea
Mezua begiztan
08- Hegoa
Azaletik bereizi da distira
Uda beteko egun ilun
Adi egoteko balio dit eta
Kilkerrak berriro entzun ditut
Desio ospeletan nagi
Denbora iragaten utziz
Hegora begira naizenean itsasoak
Atzetik xuxurlatzen dit
Soinean hamarkada batzuk
Orain bai nabaritzen duzu
Etxea norbera dela ikasi arte
Iparra faltan izan duzu
09- Antzinako hondakinak
Non da orain?
Oroitzen al duzu
Nola bizi ginen
Lehia jolasa zenean
Mamiak azalik ez
Dena apurtzerakoan
Benetako arazoek
Eskutik heltzen ninduzun
Minak bezalaxe
Ez baitu alde egiten
Baina hura eraldatzen
Ustez ikasi genuen
Non da orain
Ikasitako dena?