top of page
Emadan2021

01 - Emadan

Emadan, emadan
pilula batean
atzerria nire baitan sartu dun eta

medizinak senda al lezake ezetza?

Gaixo dun plurala
ni ez naun bakarra.
Fabrikazio sistematik at
zentzu, zentzu, zer dun?

01- Emadan
02- Suhartzea

02 - Suhartzea

Ezagun al dun
ideien suhartzearen usaina?

Ohartuko al gaitun
gureak kiskaltzen saiatzen direnean?
 


Hik ba al dakin jadanik
noiz etorriko ditunan eta zergatik.

Ez al ditun jada ohartu
hiltzen gaitunala errazago bakarrik?

​

Berandu baina baliteke inoiz
sua itzali aitzin gure lekura heltzea.

Leku bera ote?
Kasualitateak errukirik ote?

​

Hik ba al dakin jadanik
nola hazten diren ideiak eta zergatik

distortsionatzen zaizkinagun
eta usteltzen elkar ulertu nahirik?



Hik ba al dakin jadanik
nola hazten diren ideiak eta zergatik
ezpain artetik ihes egin
baina ez ditinagun heltzen sekula eskuetatik?

​

Berandu baina baliteke inoiz
sua itzali aitzin gure lekura heltzea.

Leku bera ote?
Kasualitateak errukirik ote?

03 - Beltzaile

Liluratu zaituen apaltasun horren atzean, zu
izan nahi zenuen horren memoria printza bat ote?

Eskuaz adatsa orraztu dizut,
ez dut gehiago hitzik jada.
Lasai egon laztan,
airea pisu den gela horretan bada
ikusi ez duzun zerbait.

​

Esker gaiztoko begiekin so zara barnera

ezer merezi ez duen beltzailea bezala.

Eskuaz kopeta oratu dizut,
ez dut gehiago hitzik jada.

Lasai egon laztan,
saihetsen arteko gela horretan bada

ikusi ez duzun zerbait.

03 - Beltzaile

04 - Hondartza bat estolderietan

Udaberri gau den lautada honetan

zintzurra elur dut, ilargia gure preso.

Kantuan ari da hilen arima amarauna

guretzat ez dago ez gerorik, ez bero

gorputza apurtzen duen sargori goserik,

garuna isurtzen duen grina antzurik,

lepauztaietan biltzen zaigun uraz

lanean da errota ehotuz biharamunak.

​

Hondarrezko erloju apurtuetatik

Hondartza bat estolderietan.

​

Manifestuak dio: “Erre azken pieza!”

Ezin ebatzizko puzzlea da bizitza.

​

Hondarrezko erloju apurtuetatik

Hondartza bat estolderietan.

04 - Hondartza

05 - Jaio aitzin

Jaio aitzin inork
amestu al zuen eraikinek estalita zerua

leihotik harago soilik auzoen munduari begira

igaroko zituela egunak,
hodi fluoreszente bat aterpe duen artean.

Bitartean, ezpainetatik kea.
Bitartean, biriketatik kea.

​

Bizi aitzin inork
eraiki al du adreiluzko murru artetik kanpora

zubi bat hauskorra, gure irudira harroa

kontraesanez gainezka eginaz batera

hurbiltzen dena, osatzen dena
dema bakoitzean pauso laurdenaz
gertuago, gertuago.

​

Gertuago hator
ez diat jainkorik nahi
ez hemen eta ez orain

patuan sinesterik ez diat.

Artea gezur krudel huan

dena egotzi nahi zioat,

baina hil aitzin nola jakin

hiltzaile nori iritzi?

05 - Jaio aitzin

06 - Historia

Erantzun bakoitzaren mamian ezkutuz

babesten zen hari eraso diozu
argi bolada bat, deuseztatu da bakea.

​

Historia, une bat
eraginkorra den drogaren bat

desafiozko kontrafaktualak

inoiz jazo ez zen zerbait.

​

Fedea, antzua.
Erantzun bakoitzak galdera bi:

oroitzen ez duzuna
eta ezagutu nahi ez duzun hori.

​

Negu batez topatu ginen

pianorik han ez zegoen.

Bakardade arrotza

mahai gainean.

Teilatu arre

esaldi motzak.

06 - Historia
07-Sinkropredazioa

07 - Sinkropredazioa

Nire aitzakia haiz
arrain sarda horren distirari jarraitzeko
hegan egiten duten mugimenduei men egiteko

nire aitzakia haiz.

​

Udako gau honek ez dit uzten, ez dit uzten

sukarretan galdu gabe lo egiten, lo egiten
bihotza hotz izango banu, gutxienez
lo sakon egingo nuke, hainbat mendez, esnatzerik ez!

​

Odola erritmikoki mugitzen zait zainetan

hodeiak belztu litezke, baina euririk ez da
hots egin diet eta ahuldade denak batu egin gara:sinkropredazioa, sinkropredazioa.

08 - Sua

Zerumuga labainkorretik unibertso hurbila

miatzen ari haiz adi-adi, beste zerbaiten bila

telefono kabinetako txanponak bailiran
beti zerbait desio dun baina

izpi baten xerka habil
argiaz inguraturik
ilunaren beldur, nola ikusi argi?

​

Eta izar loketan bidaiatuko huala amesten dun esna

errepidean hoanean.
Eta nola gai haizen hain sakon kontzentratzeko

gezur horretan, gezur horretan.

Autoko uhala, hutsala

abiadura horretan.

Iraungiko haiz, sua bezala
baina sua haiz, aspaldi ez bezala.

08-Sua

09 - Junco (Ihia -originala gaztelaniaz-)

Ihiak amets du lo hartu nahi dudala

haren hil hurrenean ikus ez ditzadan

haren zurtoinak jausten.

 

Deus ez didazu esaten ihesari ematean
nire pausoen atzetik etortzen zara

isiltasun bortitzeko leku horretara

isiltasuna darion.

​

Gaua dator ibai gris honetara

diluitu du iluntasuna

ni ongi naiz, zu ez zaitez kezka

soilik nahi dut errealitate eza.

09-Junco
10-Panoptikoa

10 - Panoptikoa

Zenbakirik gabeko zelda

espetxe panoptiko honetan.

Inoiz amestu duzun dena

inork zelata dezan.

​

Zenbakirik gabeko deiak
eta ahotsak ez dizu deus esan.
Zatoz berriz zeldaren babesera
astero, zazpi egun, hogeita lau orduz zabalik da.

​

Sarrailarik gabeko zelda
kanpoan den guztiaz babestuko zaituzten paretak.

Hondamendia bozgorailuetan,
nork nahiko du bada gordelekutik atera?

​

Egunak joan eta egunak etorri

bakarrik zaude, bakarrik naiz

bakarrik dira eta ez da inor begira

baina zer zure begiak salatari badira.

​

Egunak joan eta egunak etorri
bakarrik zaude, bakarrik naiz
bakarrik dira eta ez da inor begira
baina zer zu ez salatzeko ni ez banaiz gai.

​

Egunak joan eta egunak etorri

bakarrik zaude, bakarrik naiz

bakarrik gara eta inor begira ez bada

ihes egiteko izanen al da garaiz.

bottom of page